2008/01/21

BAI ESKOLAK EUSKALDUNTZEARI!!


Euskara ezagutzea, eskubidea. Euskara, Euskal Herriko berezko hizkuntza da. Beraz, eskolak belaunaldi berriak euskaldundu behar ditu.
Egun, eskolak ikasleen herena soilik euskalduntzen du. Hizkuntza eredu eta politika ezberdineen ondorioz , eskolak ikasleen %32 besterik ez du euskalduntzen, euskara ezagutzeko eskubidea milaka herritarrei nabarmenki urratuz. D ereduak soilik bermatzem du euskararen ezagutza maila altua.
Eskolak ikasleen %100 euskaldundu behar du Euskal Herri osoan. Ikasle guztiek dute eskolaren bitartez euskalduntzeko eskubidea. Hortaz, eskolak, Euskal Herriko lurralde osoan, haur eta gazte guztien euskalduntzea bermatu behar du. Euskal Herria berreuskalduntzeko eskolari dagokion funtzio garrantzitsua azpimarratu behar da eta horren gauzapena ezinbestekoa da. Horretarako hizkuntza politika berri baten beharra agerikoa da.
Herritarren borondatea gauzatu behar dute. Egungo urraketatik bermera igarotzeko urratsa ematea instituzioen bete beharra da. Eurei dagokie herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea. Euskal jendarteak behin eta berriz adierazi du euskalduntzearen aldeko borondatea eta hitza. Euskararen ezagutza osotasunean bermatuko duen aldaketarako garaia da.

Guztion konpromisoa eta lana ezinbestekoa da. Eragile eta herritarrok eskolak ikasle guztien euskalduntzea ziurta dezan konpromisoak sendotu behar ditugu. Elkarlanari ekin behar diogu.




2008/01/18

EUSKARAREN EGUNA


Abenduak 3 euskararen Nazioarteko eguna da. Euskaldun egiten gaituena, hizkuntzaren Nazioarteko eguna. Izan euskal herritar edo ez. Euskkararekiko gure harreman sentimental eta emozionala mundu guztian zabaldu nahi izaten dugu. Mugarik ez duela eta bizitzako aspektu guztietan erabilgarria dela aldarrikatzen dugu , gure hizkuntza kuttuna dela, gure ondarea, gure diamante preziatua. Eta gu bere hiztun. Bere existentzaiaren arduradun. Bere eboluzioaren oinarri. Eta nazioartean mundu mailan , entzun, ulertu eta errespeta gaitzaten defendatzen dugu. Hori eta gehiago oihukatu behar dugu, eta oihu hori eremu guztietan zabaldu, gure ardura da, euskal hiztunona.

Hizkuntza bakoitzaren atzean, mundu bat ezkutatzen da, altxor bat eta euskararen altxorra zeuk aberastu dezakezu eta zeuk gozatu

Euskera ezagutzeko eskubidea



Euskera ezagutzeko eskubidea, Euskal Herritar orori dagokion eskubidea da. Azken hogei urteetan euskararen ezagutzak ez du aurrera egiten. Bi hanka nagusi dira eskubide hau bermatzeko beharrezko: batetik, eskola genuke. Haur eta gazte guztiei euskararen ezagutza eskola bertatik zihurtatu behar zaie. Espainola eta frantsesa ezagutu behar den bezala, euskararen ezagutza bermatu behar da, ezagutze prozesuan inflexio puntua egiteko. askok sarri inposaketa ahalbidetzen dugula adierazten badute ere, oiinarrizko eskubidetzat hartu beharra dugu horren berma. Bestalde, helduak euskalduntzea izan behar da beste erronka.

GURE HIZKUNTZA

Urte andana igaro da ordutik eta euskararen egoerak aldaketak izan dituenetik ukatu gabe, egiituraz egoera oso kaskarrean dago gure hizkuntza: baztertuta eta bere lurraldean onarpen legalik gabe. Inposaturik dugun marko juridikoak euskararen lurraldea zatitzen du eta euskarari egoera legal ezberdinak inposatu. Euskaldunoi hizkuntza eskubideak sistematikoki urratzen zaizkigu, inongo lurralde bereizkeriarik gabe, funtsean, bi hizkuntza horien estatuen menpe gaudelako.

EHEaren helburu nagusiak bere horretan durau, euskaraz biziki den herria elebakarra, baina herritar eleanitzez osatua. Elebitasuna egoera iragankorra izan behar da eta ez helburua. Hizkuntzen arteko harremana gatazkatsua da, pertsona batek ezin dituelako aldi berean bi hizkuntza hitz egin, jakin ditzake, baina une oro bat erabiliko du. Kolektibo batetaz ari garenean, egoera berdina da. Hizkuntza bat baino gehiago jakin daitezke, baina bat nagusituko da erabiltzeko garaian. Egungo Euskal Herrian elebitasun sozialaren alde egiten duena, erdararen nagusigoaren eta euskararen menpekotasunaren alde jartzen ari da. Elebitasunaren gezurraren aurrean euskaldunok jasan beharreko zapalkuntza azpimarratu behar dugu: eskolaren bidez erdararen ezrpena...

2008/01/14

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ


Askotan euskaldunoi leporatu izan zaigu guk ez dugula gure hizkuntza nahikoa erabiltzen, gure bitzikeriak eraman duela euskara dagoen lekura eta gezur horrek eraman izan gaitu erabilpena lehentasunezko ardatz gisa hartzera, beste esparruen gaineko balioa emanez. Baina adibideek kontrakoa erakusten dute: zein eukera du pertsona batek euskaraz lan egiteko lanbide horren prestaketa osoa erdaraz egitera behartu dutenean (lanbide heziketan edo unibertsitatean)? Nola mintzatuko da herritar bat euskaraz administrazioko funtzionario batekin, autobuseko txoferrarekin... hauek ez dakitenean?


Erabilera oso garrantzitsua da, baina berau sustatzea ez da soilik euskaldunon bizkarra zigortzea. Erabilera sustatzea euskaraz bizitzeko aukerak sortzea ere baita: ikasketak euskaraz burutu ahal izatea , hedabideak euskaldunak izatea, sendagile edo epaile euskalduna izatea. Hori gabe euskara erabiltzeko oso eremu txikia izaten jarraituko dugu.
Azken urteotako esperientziak, borrokak , lanak eta esfortzuak emaitzak ekarri dizkigu. Egia da euskararen egoera gogorra dela eta aldaketa sakonak behar ditugula egoera hori iraultzeko. Baina orain arte bezala, euskaltzaleok bildurik, euskarak behar duena aldarrikatuz eta landuz eta batez ere , egunerokotasunean irmoki aritzeak ekarriko digu etorkizun oparo bat

2007/11/07

Euskara


Hizkuntza bat ez da galtzen jendeak ez badu ikasi nahi dakitenek dute errua ez bagara erabiltzeko gai

Hizkuntza eta eskola

Errealitatearen komunikazio sistema desberdinak erabiltzen badira ere, hizkuntza da, inongo zalantzarik gabe, komunikabiderik erabiliena eta eraginkorrena. Esperientzia hutsez badakigu eskolako ekintzen euskarri dela hizkuntza eta sarritan irakaskuntz-ikaste prozesuan erabiltzen den bakarra.
Haurrak hizkuntza konkretu batetan hitzegiten ikasten du, bere ingurumenekoek mintzabide erabiltzen duten hizkuntza berean.

Haurrak ikasten duen hizkuntza eta helduak, berarekin erlazionatzeko erabiltzen duenaren artean bada loturarik asko. Inguruak zeinu sistema bat ikastera behartzen du haurra.

Hizkuntzak duen funtziorik nabarmenetakoa komunikazioa da. Haurrak komunikatzen ikasiko du komunikazio nahia sentitu eta inguruan komunikatzeko prest dagoen solaskideren bat duen heinean. Aipa beharrekoa da familiaren eragina haurraren hizkuntzaren garapenean, batak bestearekiko behar duen aditasunaz jabetzen da haurra komunikapen alorreko praktikara hurbilduz.
Haurrak biziz ikasten du hizketan. Sortu bezain laster ikasten ditu bere ingurumeneko ohiturak. Bizi esperientziaren inguruan oinarritzen baita hizkuntzaren ikaskuntza. Uka ezinezko eragina du haurra murgildurik bizi den textu inguru soziokulturalak.